Gargantua Elkarte Gastronomikoa
Txoko

Gargantua Elkarte Gastronomikoa

Txokoaren historia

Lagunartean sortu zen elkarte berria osatzeko ideia. Bazkide bultzatzaile baten esanetan: “Malagara egindako bidai batean zehar, lagun batzuen artean hasi ginen ideia lantzen. Beste lagun batzuri asmoa agertu eta gero, Bilboko alde zaharrean lokal baten bila hasi ginen. Bilera batzuk deitu genituen eta 10 pertsona erakartzea lortu genuen. Oraindik aurrera jende gehiago gerturatuko delakoan gaude eta beraz, errealitate bilakatuko den egitasmoari azken bultzada eman nahian”.

Bilboko San Francisco kalean kokatuta zegoen “Bazar Chino” izeneko lokalean oinarrituta, Gargantua izeneko elkarte gastronomikoa errealitate bilakatuko da hilabete gutxira. Elkarte berria osatzeko pauso garrantzitsuenak eman ditugu dagoeneko; obrak burutu eta ateak ireki bitarteko epean bazkide berriak erakartzeko kanpainarekin jarraituko dugu.

Iker Uriarte elkartea sortzeko talde eragileko kide da, “kopuruan 30 bazkide izatera iritsi nahiko genuke. Besteak beste, elkartea sortzeko gastuak arintzeko. 15 bazkiderekin aurrera egingo genuke, dagoeneko bazkide garenok lokalarekin eta elkartearen egitasmoarekin aurrera egitekotan gaudelako”. Elkarte gastronomiko berri honetan 35-42 urtekoa da batez beste nagusitzen den adin tartea. Eragileok, nolanahi ere, bilbotar orori luzatu nahi diegu Gargantua elkarteko kide egiteko aukera.

Elkartearen osaketa

Xedea: Elkarte gastronomikoa, bilgunea izango dena.
Izaera: Kirol eta kultura elkartea. Batez ere, Athletic Club taldeko jarraitzaileen osatutakoa.
Izena: Gargantua Elkarte Gastronomiko eta Kulturala
Mistoa: Emakumezkoek eta gizonezkoek erabili ahal izango dute.
Elkartearen osaketa: 30 eserleku, 7 mahai handi, sukaldea, elbarrituentzat egokitutako komunak eta biltegia.
Harremanetarako: gargantuaelkartea@gmail.com

Sorrera
2012
Kokapena
San Francisco, Bilbao

Albisteak

Txokoaren Berriak

Laster hemen argitaratuko ditugu elkartearen berriak eta oharrak.