Mirigorri eta Gargantua elkarteen anaiarteko afaria
- Written by Julen Zarza
Pasa den martitzenean, hilak 19, Mirigorri Elkarte gastronomiko eta kulturalaren txokoan, gure elkarteen arteko anaitasuna ezartzeko afaria ospatu zen Miribillan.
Beti bezala, Gargantua Elkartearen ordezkariok goi mailako portaera eta jateko trebetasuna erakutsi genien Mirigorri Elkarteko kideei.
Ohikoa denez, geure Gargantua maitatuaren itzelezko trofeoa oparitu genion Mirigorriri.
Haiek poztasun osoz hartu zuten oparitxoa, eta egindako bisita itzultzeko, urrirako plazaratu ziguten.
Afaria goxo-goxoa izan zen eta ordu txikietan amiatu genuen eguna.
Beraz, Urrian ikusiko gara elkar berriro.
Gargantua Elkarte Gastronomikoaren web orria da hau. Elkarte hau 2012. urtean sortu zen eta Bilboko San Francisco Kalean dago kokatua.